Teknologian lehen langile iraultzak

Azken urteotan enpresa teknologikoek gorakada izugarria izan dute aspektu guztietan: ekonomikoan, sozialean, lan-esparruan, etab. Enpresa eta industriaren ehundura indartzeak negozioak egonkortzea dakar eta honekin lan-taldeak eta langileria kontratatzearen aldeko apustu ausartak, eskalabilitatea eta etekin azkarrak irabazteko aukera. Hau lortzeko, ordea, badira etikaren ikuspegitik, zuzenak ez diren (ilegalak ez dugu esango) hartzen dituzten enpresak ere, diru … Continue reading Teknologian lehen langile iraultzak

Advertisements

Gurasoengandik apartean, noraezean

Gurasoengandik apartean, noraezean. Pizza eta bestelako janari azkar eta merkea ematen diete jateko eta ez dute nahikoa lo egiten. Beste haur asko dituzten inguruan begirik kendu gabe, negar malko eta garrasien zergatia ulertu ezinik, zerbait lekuz kanpo balego bezala. Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak gurasoengandik indarrean banandu dituzten haurrez ari naiz. Herrialde osoan zehar barreiatu dituzte, … Continue reading Gurasoengandik apartean, noraezean

Ideia gazteak dantzan

Orain artean idatzitako iritzi eta ideiei berriz heltzeko garaia zela erabaki eta urte berriarekin batera notizi eta gertakarien iritzi gehiago plazaratzeko asmotan doan gaurko idatzia. Orain arte gehiegi hitz egin eta zabaldu ez den “MartxUp, ideia gazteak dantzan!” delako programari eskaini diot urteko lehena. MartxUp, izenak eta leloak dioen legez, ideia gazteak eta gazteen ideiak … Continue reading Ideia gazteak dantzan

Ecosia, ‘ekobilatzaile’ digitala

Ingurugiroan dugun egungo munduko arazo larrienetako bat deforestazioa da. Zuhaitzen gabeziak lurra higatu eta klima-aldaketa bizkortzen du, baita basoaz eta laborantzaz bizi diren herriak pobretu ere. Arazo hauek sahieste aldera, 2009an Christian Kroll izeneko gazte ekintzaile alemaniarrak Ecosia sortu zuen, sareko 'bilatzaile ekologikoa'; izan ere, Ecosiak, irabazien %80a deforestazio proiektuak bultzatzera bideratzen ditu, 7 segunduro … Continue reading Ecosia, ‘ekobilatzaile’ digitala

Herritarrona dena da dena

'Karmengo Jaiak arriskuan!' zioen mezu indartsu batekin esnatu ginen orain bi egun. Antza, 2004.urtean berreskuratu ziren eta urtero-urtero Parte Zaharreko auzotarrek antolatzen dituzten jai herrikoiak arriskuan daude tasa ordainketa igoera dela eta. Badirudi azken hamabost urteotan ez d ezer ulertu! Bideko harri koskorrak sahiestuz, urtero-urtero jaia eta festa giroa izan dugu Uztailaren bigarren asteburuan Donostiako … Continue reading Herritarrona dena da dena