Errefuxiatuak errefusa

Udaren atarian, ekainaren 18an, ez-ohiko berriarekin esnatu ginen Donostian:

“46 errefuxiatu ezerezean gelditu dira Donostiako autobus geltokian”

image

Tokiko hainbat hedabideek adierazi zutenez, Gurutze Gorriak jaso zituen geltokian botata gelditu ziren 46 etorkinak. Andaluziatik Frantziara bidean zihoazen, baina ustekabean eta inongo aurre-oharpenik gabe, Donostian utzi zituzten, noraezean.

Tamalez, hau gutxi ez eta orain astebete, Irungo tren geltokian mugan arbuilatuak izan ziren hamarnaka errefuxiatuk kalean lo egin behar izan zuten. Bi kasuak Gipuzkoan eman dira eta Udal Gobernuek ez zuten erantzun azkarrik emateko gaitasunik izan.

Gerora, azken asteetan oso entzutetsua izan den gaiak agerian utzi du instituzioek pertsona hauei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko gaitasun eza. Hori dela eta, lehenik Irungo Lakaxita gaztetxean, eta orain Txantxarreka Antiguako gaztetxean “errefuxiatuak seguru sentitu eta haien beharrak asebetetzeko aterpe bihurtu dituzte eraikinak”.

Ildo berean, azken egunotan ikusgai dagoen “En Euskadi bienvenidos se dice Ongi etorri” Eusko Jaurlaritzaren kanpaina mediatikoak ere herritarren erantzuna jaso du leloan bertan:

welcome refugees.jpg

Urrutitik iristen badira ere, errefuxiatuak Euskal Herrian dira, errealitate bihurtzen ari da kalean eta herritarrak hasi dira erantzuna ematen. Baina, beste behin, non dira instituzioak? Momentuko iritsierarik bada, gai al dira erantzun duin bat emateko? Zein behar du euren egitekoa?

Orain artean erantzun eskasia eta antolaketarik gabea besterik ez da hauteman herritarren artean eta horrela erantzun dute:

https://platform.twitter.com/widgets.js

https://platform.twitter.com/widgets.js

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s