Ideia gazteak dantzan

Orain artean idatzitako iritzi eta ideiei berriz heltzeko garaia zela erabaki eta urte berriarekin batera notizi eta gertakarien iritzi gehiago plazaratzeko asmotan doan gaurko idatzia. Orain arte gehiegi hitz egin eta zabaldu ez den “MartxUp, ideia gazteak dantzan!” delako programari eskaini diot urteko lehena.

MartxUp, izenak eta leloak dioen legez, ideia gazteak eta gazteen ideiak diren horiek martxan jartzeko programa da. 2017ko uztailean hasi zuen ibilia eta Edukhazi.eus-en (@edukhazi) jatorrizko ideia batetik jaio eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak gorpuztu duen iniziatiba honen xedea Donostiako gazteen proiektu ideiak, behar edota bizi-proiektuak martxan jartzeko baliabideak eskaintzea da.

Helburu hori jarraiki, eta beti ere, hiria eta hiritarren onurarako proiektuak oinarrizko izpide hartuta, programak ideien sakontze eta lanketa prozesu bat eskaintzen du, ideia sinpleetatik planteamendu sendo eta egituratuak eraiki asmoz.martxup.jpg

Aukeraketa fase baten ostean, garapen fase bat egiten da gazte taldeen proiektu ideiekin. Bertan proiektuen egituran, baliabideetan, artean, fokuan eta finantziazioan aholkularitza eskaini eta talde-ekintzaileak sendotzea da asmoa, gero proiektuen aurkezpen ofizialak ahalik eta egokien egiteko helburuarekin.

Lehen edizio honetan, aukeraketa fasearen ostean, hiru proiektuk hasi zuten programa eta haietatik bik bukatu zuten garapen fasea, Zooco eta Sorleku-k izenekoek. Lehenak Donostia “txakurkoiago” baten alde egin nahi du apustu, ekintza, ekitaldi eta txaurren konpainian ariketa ezberdinak antolatuz. Bigarrenak, aldiz, hezkuntza eredu fresko eta garaikideetatik abiatuz, haurren ideia eta kriterioetatik eraikitako parkea egin nahi dute Donostian.

Biak ala biak dira gazteek proposaturiko ideiak eta hiriaren onurarako izango diren iniziatibak. Honek egiten du MartxUp berezi, gazteetatik hiriarentzat egindako proiektuak bultzatzen direna, eta Udalak beharrezko baliabide eta esfortzuak gazte hiritarren eskutan jartzen dituela herritarren eskuek herritarrona den hiria eraiki dezagun.

Zergatik behar da MartxUp Donostian?

MartxUp bezalako iniziatiben beharraz jardun nahi nuke. Donostian, azken aldian bada Udaletik etorkizunera begira eman diren erabakien ezadostasun adierazpenik, eztabaida sakona hiriaren etorkizunaz, hiritarron beharraz eta eraiki nahi dugun Donostiaz. Metroak, Uliako Lore Baratzak, ikastetxeen beharren kudeaketak, hotelen etengabeko eraiketak, turismo ereduak…eta bestelako gai asko izan dira donostiarron ahotan, eta guzti honen atzean oinarrizko galdera bat: “zein da nik nahi dudan hiria? zein hiri eraiki nahi dugu?”.

Galdera hori hitzez eta ekintzez erantzuteko baliabideak eskaini eta etengabeko bilaketan behar luke Udalak, herritarrak erabaki nahi dituen gai horiek plazaratu eta sozializatuz. MartxUp-ek hori du asmo eta helburu, gazteek (eta herritarrak orokorrean) nahi duen hiria eraikitzeko erraztasunak eman, alegia.

MartxUp egitearen beste arrazoi nagusietako bat, gazteen ekintza sustatu eta ideiak loratzeko egitura baten beharra da. Donostia bezalako hirietan gazte mugimenduak, etengabeko ekimenen antolaketa eta eskaintza anitza dago hiritarren jarduerarako. Asko eta asko autogestiotik eta inongo aurre-laguntzarik gabe egiten dira. Beste batzuk ordea, baliabide eskasiarengatik edota aukera faltarengatik erdibidean gelditzen dira, iniziatiba eraginkor eta sendoak ideia hutsean denboran ahaztuak gelditzen direnak. Horiek eta beste arrazoi ezberdinengatik, gazteek martxan jarri nahi dituzten iniziatiben aldeko apustua beharrezkoa da Udaletik, hiri bizia, freskoa eta berritzailea nahi badugu, administrazioa ezin dituelako eskuak bizkarrean gorde.

Lehen emaitza eta balorazioak

Lehen edizio hau burutu berri den honetan, badirudi emaitza emankorra izan duela ekimenak. 3 proiektutik 2 egin dute aurrera, Udalak positiboki baloratu ditu eta baliabideetan laguntza eskainiko zaiela baieztatu du Administrazioak, diru, espazio edo beharreko baliabideetan.

Proiektu taldeen partehartze proaktibo eta emaritsuak prozesua aixe erraztu du, dinamizatzaileen lana erraminta ezberdinak ahalbidetzean eta adierazpen/aholku batzuk eskaintzera murriztuaz. Koordinazio lan-taldean sentsazio onak izan dira, astuna izan zitekeen lana asko erraztu baitute gazteen jarrerak eta 2018ko 2. Edizioa aipatzea bera positiboki baloratzen dut.

Aitzitik, horretarako bitartekari eta baliabide sendoagoak jarri beharko dira, lan egiteko espazio komunak, gaiaren araberako persona espezialitu edota arituen babesa eta ekimena aberastuko duten beste hainbat irizpide eta elementuren integrazioa. Enoa ezer aurreratzera, ez inongo predikzio edo ideia berririk aipatzera, lehen edizioak eman duenaz idazten amaitzera baino.

Hiri anitza, bizia eta emankorra nahi badugu, behar beharrezkoa dugu herritarren etengabeko ekarpena, ideia eraldatzaile eta eredu ezberdinen ekarpenak. Ezin dugu herritarrak ordezteko aukeratuak izan diren hiruzpa lau pertsonen pentsamolde eta ormen arteko ideietan oinarritu milaka biztanlerena dugun hiria. Has gaitezen bada idealetatik hiri hiritarrago bat irudikatu eta eraikitzen!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s