Parte Zaharra, datu-zirkua

Nabarmena da azken aldian Donostian turismoak ekarri duen eragina. Kaleak jendez lepo, tabernetan ezin sartu, atzerriko hizkuntzaren nagusitasuna, kaleko zarata, goizeroko zabor-metak, pisu turistikoen gorakadak, hotel eta pentsio berriak, #EfectoAirBnB deritzona… erabateko eraldaketa batean murgilduta dago hiria.

Bizilagunek ere eraldaketa hau gertutik bizi dute eta horren lekuko dira Parte Zaharreko auzokideak. Orain arteko hausnarketa baten ondorio den Manifestua aurkeztu zuten orain egun batzuk, egun auzoko errealitateari eragiten dioten kanpo- eta barne-faktoreak datuetan biltzen dituzten manifestu idatzia.

Idatzi honetan Manifestutik ateratako datu batzuk azpimarra nahi nituzke eta hauek interpretatzera mugatuko naiz, iritzi pertsonalean gehiegi sartu gabe. Bakoitzaren iritziak bete ditzala idatziaren azken lerroetan partekatu ohi diren ondorioak, estilo librean. Hona ba, manifestutik ateratako 4 datu esanguratsu.

29 bizilaguneko ostalaritza establezimendu bat dago Parte Zaharrean, hiriko indize altuena izaki. Honek auzoan gentrifikazio efektua ahalbidetu du eguneko puntako orduetan eta kaleak igarogaitz bilakatzen ditu bertako bizilagunentzat.

Azken aldian irakurtzen ditugun artikuluetan eta jendearen ahotan bizilagunen bizi-kalitatea eta eguneroko arazoak nabarmentzen dira, baina ez diogu bizilagun horri gehiegi erreparatu; izan ere, Donostiako pentsioen %76a Parte Zaharrean daude, 81 pentsiotik 62. Azken datu honetatik hurrengoa ondorioztatu du Auzo Elkarteak.

6000 biztanleko auzo batean, 1600 ohe turistentzat prestatuak dira, pentsio, hotel eta gainontzeko pisu turistikoak batuta, honela banatuta: pentsioetan 248 ohe, hoteletan 150 (Lasala plazan eraikitzear daudena kontatu gabe) eta 1230 ohe, 275 apartamentutan banatuta. Beraz, aipatzen ditugu 6 ‘biztanle’ horietatik 1 turista da, eta ez auzotarra.

parte vieja

Azken daturi horri helduz, 275 apartamentu hauteman ditu Udalak orain artean eta horietatik 156 apartamentu daude erregistratuta. Pisu gehien dituzten 5 kaleak hauexek dira, ordena honetan: Abuztuaren 31a (36 pisu), Boulevard (21), Fermin Kalbeton (24), Portu Kalea (11) eta San Juan (9).

Aitzitik, gaur egungo baldintza juridikoak kontuan hartzen baditugu, alegia, lehen pisuan eta igogailua behar dutela kontuan izanik, 37 apartamentu bakarrik daude erabilgarri eta horietaik 28 bakarrik daude erregistratuta, hots, legalak. Ondorioz, aurkitu diren 275 apartamentuetatik, 28 dira XXI. mendeko egoera eta baldintzak betetzen dituzten apartamentu bakarrak, legalak.

Beste behin aipatu datu hauek Parte Zaharreko Auzo Elkarteak egin duen hausnarketatik atereak direla. Bakoitzak egin ditzala egin beharreko hausnarketa eta iritzi bilketa, baina uste dut badugula hausnarketatik ekintza eta erabakietara pasatzeko ordua, auzo ‘arrunt’ batek dituen zerbitzuak izateko momentua eta publikoa dena auzotarroi lehenesteko unea. Ikastolarako espazio duin bat, haur eta gazteentzako jolasgune ireki zein estaliak eta turistifikazioaren olatua geldiarazi eta deuseztuko dituen neurrien berme bat.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s