Lehiakortasuna vs Ikuskizuna

Orain astebete (Ekainaren 27an) Imanol Magro Berriako kirol kazetariak Markel Irizar txirrindulariari egindako elkarrizketak titulu garbia zekarren: ‘Tropela oihana da, orain ez dago errespeturik’. Nire berehalako arreta bereganatu zuen idatziak, txundigarria egin baizitzaidan Markelek halako hitzak bota izana. Garaiz ohartu gara zertaz ari zen kirolari oñatiarra. Hala zioen elkarrizketan:

“Aldatu egin da txirrindularitza orokorrean; ni hasi nintzenetik hona asko aldatu da lehiatzeko modua. Orain, gazteek-eta ez dute errespetatzen, ezta nik ere. Lehen, jendeari pasatzen uzten zitzaion, eta, orain, oihana da; bakoitzak berea defendatzen du, eta errespetua galdu da. Lehen, zintzoagoa zen.”

Eta Uztailaren 4ean nabarmen baieztatu zen, ‘Tropela oihana da’. Urteak aurrera egin ahala, nabarmen egin du gora txirrindularitzaren ikuskizunak, baliabide azpiegitura eta ekonomikek, ikusle kopuruak eta baita marka multinazionalek taldeei babesa emateko interesak ere. Honek guztiak taldeak handitu, txirrindulari gehiago kontratatzea eta azken finean, exijentzia areagotu diete aipaturiko kanpo-eragileek.

peter

Taldeei egiten dieten presioa txirrindulariek zuzenki pairatzen dute eta horrek izugarrizko tentsioa eragin du pelotoian. Talde-estrategia bertikalak, emaitzen baitan jarririko helburu zorrotzak eta puntako lasterketetan taldean lekua egiteko barne-lehia biziek txirrindularitzaren ikuskizuna lausotu beharrean dute. Azken adibidea entzutetsua izan da sare sozial eta hedabideetan, Peter Saganek Mark Cavendish lurrera bota zuenekoa. (Bideoaren esteka hemen). Haatik, ez da bakarra izan eta ez izango ere.

Erregistratu diren batez besteko txirrindularien abiadura indize altuenak dira gaur egun egiten ari direnak, etapatik etapara gero eta indarberritze azkarragoak dituzte eta ehundaka kiometro egin osteko puntako abiaduran jartzea gero eta errazagoa da enegia jaki pizgarriei esker. Etengabeko ihesaldi eta muturreko esprint-ek ikuskizuna bermatzen dutela ados nago, baina hura lortzeko txirrindulariak igaro behar dituen presiopeko baldintzak zeintzuk dira? Kirolaren elitizazioak zertara garamatza? Non dago benetako lehia, errepidean ala bulegoetan?

Argi dago pelotoian doazen txirrindulariek eta telebistaren bestaldean gauden ikusleok nabaritu dugula Markelek zioen lehiakortasun desleial hori; nork eragiten du ordea, txirrindularia ez al dago managerraren agindupean? Nork hartzen ditu erabaki horiek?

Hau al da nahi dugun txirrindularitza?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s