Herritarrona dena da dena

‘Karmengo Jaiak arriskuan!’ zioen mezu indartsu batekin esnatu ginen orain bi egun. Antza, 2004.urtean berreskuratu ziren eta urtero-urtero Parte Zaharreko auzotarrek antolatzen dituzten jai herrikoiak arriskuan daude tasa ordainketa igoera dela eta. Badirudi azken hamabost urteotan ez d ezer ulertu!

Screen Shot 2017-06-21 at 13.47.24

Bideko harri koskorrak sahiestuz, urtero-urtero jaia eta festa giroa izan dugu Uztailaren bigarren asteburuan Donostiako kaian eta haur, nerabe, gazte eta helduak elkarrekin parte hartu eta ondo pasatzeko jaiak izan dira beti. Aurten baina, auskalo zein arrazoirengatik (baldin badago), aurre egin ezinezko tasak jarri dituzte EJtik. Erabakiak hartu behar direnean zaila da boterea eta interesak albo uztea, herritarrak entzutea eta aberastasuna balantzan jartzea eta berau estaliko duen mila aitzakia asmatzen saiatzen gara aurpegia eman beharrean.

Argi esanda, herritarrek herritarrentzat antolatutako ekimen edota ekintza orok izan behar luke aitzakotza eta lehentasuna erabaki politikoetan, sistematikoki. Batzuetan badirudi ahaztu egiten zaigula ekintza honen edo bestearen atzean zein helburu dagoen, zergatia eta zein den asmoa. Karmengo Jaiek parte hartzaile, parekideak eta tokiko bizilagun eta herritarrentzat sortuak izan dira beti, ez inongo dirurik edo irabazirik egiteko. Ekuazio horretan, tasaren aplikazioa soberan da.

Egia da, Akerbeltz tabernaren alboan eraiki duten hoteleko bezero eta jabeentzako ez da batere erosoa Uztaila eta Abuztuan egongelaren parean jai batzuk antolatzea eta gaueko ordu txikietan kontzertuen zarata ohetik entzutea; ezta Donostiara ‘glamour’, pintxo eta hondartzan egotera etorri diren turista mordoarentzat ere, baina tokian tokiko biztanle eta bizilagunen konforta ezin da kanpotarrenarengatik ordeztu, inola ere.

Kaiko-karmenak

Are gehiago, uste dut Donostiarrok eta batez ere Parte Zaharreko bizilagunok, badugula zer kontatua zarata, erosotasun eta auzoko giroaren inguruan. Hau eta gehiago pairatzen dugu, bereziki azken urteotan turistifikazio eta ‘tabernismoa‘ dela eta auzoak neurtzen dituen 100000 m2-etan metatzen den jendetza dela eta. Taberna eta kaleak gainezka, gaueko ordu txikitan kanpotarren (eta ez direnen) oihu eta elkarrizketa amaitezinak, ilargiraino eta bueltako prezioak, eta hori gutxi balitz, orain ere auzoko jaiak garestitu, edo berdina dena, debekatu dituzte.

Auzokoa, edo gehienez hirikoa den ahaldun batek hartu behar lituzke erabaki hauek, kasua ezagutu, baliabideak kontuan hartu eta birritan pentsatu horrelako erabakia hartu aurretik. Ez dago inongo adoste prozedura ez interesik herritarren iritzia eta hitza entzuten, Karmenetako jaiena kasu. Behingoagatik, zain dezagun etxekoa dena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s