Errefuxiatuak errefusa

Udaren atarian, ekainaren 18an, ez-ohiko berriarekin esnatu ginen Donostian: "46 errefuxiatu ezerezean gelditu dira Donostiako autobus geltokian" Tokiko hainbat hedabideek adierazi zutenez, Gurutze Gorriak jaso zituen geltokian botata gelditu ziren 46 etorkinak. Andaluziatik Frantziara bidean zihoazen, baina ustekabean eta inongo aurre-oharpenik gabe, Donostian utzi zituzten, noraezean. Tamalez, hau gutxi ez eta orain astebete, Irungo tren … Continue reading Errefuxiatuak errefusa

Advertisements

Teknologian lehen langile iraultzak

Azken urteotan enpresa teknologikoek gorakada izugarria izan dute aspektu guztietan: ekonomikoan, sozialean, lan-esparruan, etab. Enpresa eta industriaren ehundura indartzeak negozioak egonkortzea dakar eta honekin lan-taldeak eta langileria kontratatzearen aldeko apustu ausartak, eskalabilitatea eta etekin azkarrak irabazteko aukera. Hau lortzeko, ordea, badira etikaren ikuspegitik, zuzenak ez diren (ilegalak ez dugu esango) hartzen dituzten enpresak ere, diru … Continue reading Teknologian lehen langile iraultzak

Gurasoengandik apartean, noraezean

Gurasoengandik apartean, noraezean. Pizza eta bestelako janari azkar eta merkea ematen diete jateko eta ez dute nahikoa lo egiten. Beste haur asko dituzten inguruan begirik kendu gabe, negar malko eta garrasien zergatia ulertu ezinik, zerbait lekuz kanpo balego bezala. Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak gurasoengandik indarrean banandu dituzten haurrez ari naiz. Herrialde osoan zehar barreiatu dituzte, … Continue reading Gurasoengandik apartean, noraezean

Ideia gazteak dantzan

Orain artean idatzitako iritzi eta ideiei berriz heltzeko garaia zela erabaki eta urte berriarekin batera notizi eta gertakarien iritzi gehiago plazaratzeko asmotan doan gaurko idatzia. Orain arte gehiegi hitz egin eta zabaldu ez den “MartxUp, ideia gazteak dantzan!” delako programari eskaini diot urteko lehena. MartxUp, izenak eta leloak dioen legez, ideia gazteak eta gazteen ideiak … Continue reading Ideia gazteak dantzan

Parte Zaharra, datu-zirkua

Nabarmena da azken aldian Donostian turismoak ekarri duen eragina. Kaleak jendez lepo, tabernetan ezin sartu, atzerriko hizkuntzaren nagusitasuna, kaleko zarata, goizeroko zabor-metak, pisu turistikoen gorakadak, hotel eta pentsio berriak, #EfectoAirBnB deritzona... erabateko eraldaketa batean murgilduta dago hiria. Bizilagunek ere eraldaketa hau gertutik bizi dute eta horren lekuko dira Parte Zaharreko auzokideak. Orain arteko hausnarketa baten … Continue reading Parte Zaharra, datu-zirkua